Kafe-kapsulak eta hondarrak ekodiseinuko produktu bihurtuak

Bigarren bizitza

Munduan, urtero, 161 milioi kafe-zaku eta 20.000 milioi kafe-kapsula kontsumitzen dira, eta zaborrontzira botatzen. Kafetik eratorritako hondakinen % 100a birziklatzea eta beste aukera bat ematea da gure erronka.

Ekodiseinuko produktu bihurtzen ditugu, ingurumenak arnas har dezan.

2021ean, hauek birziklatuko ditugu:

40.000.000

Espainia osoan zehar marka guztietako kapsulak.

3.000.000

Etxeko kontsumotik bildutako kapsulak.

% 100a birziklatzen dugu

Horrela birziklatzen ditugu kafe-kapsulak eta kafe-hondarrak:

biltzen ditugu

bereizten ditugu

lehortzen ditugu

prozesatzen ditugu

materiala lortzen dugu

produktuak ekodiseinatzen ditugu

Ekodiseinuko gure produktuak

Kapsulak eta kafe-hondarrak birziklatzetik lortutako materiala erabilita, ekodiseinatutako produktuak egiten ditugu.

Loreontziak, edukiontziak, substratua, paperontziak… Bigarren belaunaldiko produktuak dira, eta etxean erabili ahal izango dituzu.

Kafea produktu bat erosten edo oparitzen duzunean:

  • Kafearen eta haren hondakinen bizi-zikloa luzatzen duzu.
  • Ingurumenean inpaktu positiboa sortzen duzu.
  • Produktu birziklatu esklusibo eta original bat erosten duzu.
  • Lanpostuak sortzen laguntzen duzu.

Hona hemen Kafearen proposamenak, zuretzat eta zure ingurukoentzat:

Kapsulak birziklatuta egindako produktuak

Hondarrak birziklatuta egindako produktuak

Kapsulak eta hondarrak birziklatuta egindako produktuak

Enpresa jasangarrientzat

Enpresa jasangarriok mundua aldatzen ari gara. Ekonomia zirkularra sortzen dugu, gure produktuen kalitateaz arduratzen gara, eta ingurumenean zer inpaktu dugun begiratzen dugu.

Kafea produktuak erosten edo oparitzen badituzu, zure enpresak jasangarritasunarekiko eta ingurumenaren zaintzarekiko benetako konpromisoa duela eta desberdina dela adierazten duzu. Hona hemen egunez egun apur bat jasangarriagoak izateko ahalegina egiten duten enpresentzako gure proposamena.

ENPRESA PRIBATUENTZAT

Langile eta bezeroentzako opari jasangarri pertsonalizatuak.
Kafea zigilua, % 100 produktu birziklatua izatearen bermea.

ERAKUNDEENTZAT

Kafea materialarekin egindako edukiontzi eta paperontziak.
Ingurumenarekin sentsibilizatzeko kanpainarako produktuak.

Gure Kafea proiektua

Eta kafe-hondakin guztiak birziklatzerik bagenu, edozein materialez egindako kapsulak barne? Kafea erronka gisa sortu da; alegia, planetan egunero eta masiboki kontsumitzen den produktu bati ingurumenean irtenbide bat ematekoa. Egunero, milaka kapsula eta kiloka kafe-hondar botatzen dira etxe, enpresa eta jatetxeetako zaborrontzietara.

Proiektu pilotu batekin ekin genion bideari Donostiako bi auzotan eta Euskovazza sareko enpresetan, eta oso harrera ona izan zuen. Bi hilabetean baino ez, 2.625 kilo kapsula bildu genituen, 375 kilo material birziklatu sortu genituen, eta, material hori erabilita, kapsula erabilietarako 1.250 poto egin genituen.

Logo Kafea

Gaur egun, zabaltzen ari gara, eta premisa hauei jarraikiz egiten dugu aurrera Kafea markarekin:

    • Produktuaren bizitza luzatzea
    • Ekonomia zirkularra sustatzea.
      • Tokiko ekoizpena bultzatzea.
      • Ingurumena zaintzea.

      Kafea unibertsoa

      Kafea ez da soilik marka bat, baizik eta baita familia bat ere. Proiektuan sinesten duten eta jasangarritasuna eta ingurumenaren zaintza bultzatzen dituzten erakunde eta enpresa batzuei esker iritsi gara garena izatera. Kafearen parte izan nahi baduzu, gustura arituko gara zurekin elkarlanean.