Aitzindariak gara kafe-kapsulen eta -hondarren % 100a birziklatzen
Kafea hartzeko unea oso garrantzitsua da, besteak beste, gure herrialdean; behin baino gehiagotan hartzen dugu egunean zehar, eta erritu berezi bihurtzen dugu. Munduan gehien kontsumitzen diren produktuetako bat da, eta urterik urte gero eta kafe-kapsula gehiago ekoizten dira.
Ez gara konturatzen, orain arte, ez zegoela kafearen munduak sortutako hondakinetarako benetako irtenbiderik. Hori dela eta, erronka bat jarri genion geure buruari: kafe-kapsula eta -hondarren % 100a birziklatzea, ingurumenak arnasa har dezan, ez baitugu ordezko planetarik bizitzeko.
Kafea proiektua
Kafea ekimena Ekograsen paraleloa da. Ekograsek 30 urte daramatza etxeetako eta ostalaritzako landare-olio erabilia birziklatzen. Bildu, garraiatu eta kudeatu egiten da, eta ingurumena errespetatzen duen erregai ekologiko bat sortzen.
“Eta kafe-hondakin guztiak birziklatzen saiatzen bagara?” Erokeria hori bururatu zitzaion taldearen zati bati. Jabetzen ziren ostalaritzako hondarrak hondakindegira joaten zirela, kafe-kapsulak bezala, haiei ez baitagokie edukiontzi horia.
Beharrezko azpiegitura bagenuenez, Kafearen proiektu pilotuarekin hasi ginen. Erakunde eta enpresa garrantzitsuen babesa izan genuen:
- Gipuzkoako Foru Aldundiak ekonomia zirkularraren arloan ikertzen eta berritzen lagundu zigun.
- Donostiako Udalak kapsuletarako edukiontziak jartzeko baimena eman zigun hiriko lau auzotan.
- Euskovazzak, Lavazzaren filialak, hari lotutako enpresetako hondar eta kapsulak eman zizkigun. Halaber, material horrekin zer produktu egin genitzakeen ikertzen lagundu zigun.
Hondarrak eta kapsulak bereizi genituen, prozesatu egin genituen, eta, lortutako materialarekin, lehenengo produktuak egin genituen.
Emaitzaren aurkezpenak erabateko arrakasta izan zuen eta, gaur egun Kafea ez da ekonomia zirkularreko marka jasangarri bat soilik. Familia handi bat gara, geure harri-koskorra ekarri dugun guztiei esker ingurumena zaintzen baitugu. Hona hemen nork osatzen dugun proiektua.
Hona hemen nork osatzen
dugun proiektua:
Erakunde jasangarriak
Gipuzkoako Foru Aldundia funtsezko aliatu bat izan da. Hiriko hondakinak kudeatzeko sinergiak bilatzen dituzte, planeta salbatu bitartean hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzen ere lagun dezaten. Gainera, jabetzen gara kafe-kapsulek edukiontzi horira botatzen den plastikoa birziklatzeko prozesua oztopatzen dutela. Hori dela eta, hasieratik, kafea birziklatzeko irtenbide integraleranzko gure proposamenaren alde egin zuten.
Donostiako Udala aitzindaria izan da beti hondakinak birziklatzeari dagokionez. Hiriak biztanle kopuru ertaina eta turismo ugari du, eta oso lotuta dago gastronomiari. Hori dela eta, beharrezkoa zen kafea eta kapsulak birziklatzea.
Haien ondoan, kapsuletarako edukiontziak jarri ditugu hiriko auzo batzuetan. Edukiontzi horiek biltzen ditugun kapsulekin eurekin egiten ditugu, eta produktuaren bizi-zikloa luzatzen dugu.
Kapsula jasangarrien fabrikatzaileak
Erakundeekin ez ezik, enpresekin ere jarduten dugu elkarlanean. Haientzat sortu dugu Kafea zigilua, kafearekin erlazionatutako produktuak gero birziklatu egiten direla bermatzeko.
Hasteko, Euskovazzak haren kafea hartzen duten bulego, enpresa handi, ostalaritzako establezimendu eta etxeetatik bildutako kafe-kapsulak eta -hondarrak prozesatzen ditugu. Gero, Lavazza España talde osoarekin hasi ginen lanean.
Biak Lavazza taldearenak dira, nazioartean ezaguna den kafe-marka. Enpresa horri asko interesatzen zaio ingurumena zaintzea eta mundu osoan ingurumenean duen inpaktua murriztea. Kafeak produktu bihurtzen ditu kapsulak, eta bezeroei banatzen dizkie: kapsulak birziklatzeko ontziak eta potoak…
Merkataritza zentro jasangarriak
Ahalik eta errazena izan dadin herritarren kapsula erabiliak biltzean, merkataritza-zentro batzuek gure edukiontziak jarri dituzte. Enpresa horiek beren harri-koskorra ekarri nahi dute jasangarritasuna babesteko eta planeta zaintzeko.
Gaur egun, Gipuzkoako Garbera eta Urbil merkataritza-zentroetan ikusiko dituzu kapsuletarako gure edukiontziak. Herritarrek kapsula erabiliak edukiontzi horietan bota besterik ez dute.
Hauen parte gara
Hondakinen balio-kateak, ekosistemak eta fabrikazio eraginkorra eta ekodiseinua ordezten dituen klusterra. Erreferentzia da ekoindustrian eta Euskadiko ingurumen-zerbitzu eta -produktuetan, eta haiek guztiak biltzen ditu.
Produktuak berrerabili eta birziklatzeko Gipuzkoako klusterra. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuarena da.
LIFE ECOFFEED proiektuaren helburua da kafearen azpiproduktuak berreskuratzeko konponbide berritzaile eta jasangarri bat benetako eskalan garatzea eta erakustea, esnetarako ganadurako pentsuen osagarri berri gisa erabiltzeko. 3 urteko proiektu europar bat da, eta Aztik koordinatzen du.